XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Xatur - Beste pizka bat (guzia edanaraziaz). Ura den erdia baño geiago-ta. Barruan den. On egingo din.

Lutxi - Bai! Orain konta eidan nun ibilli aizan.

Xatur - Ba, Zinean... X... pelikula ikusten. Bigarren aldia joaten natxionala. Oso polita den!
Lutxi - Nik ere ba'zeukanat ikusteko gogoa.

Xatur - Senda adi, ta joango aiz! Oraindik luzaroan irauten al din programan. Jaten asten ba'aiz eta beste buru-austeak aztutzen, zinera ezik dantzara ere joango gaitun elkarrekin...

Lutxi - Nere izebak jakin gabe bearko din.

Xatur - Erroxali billa joan zaiola aditu den. Laister ditun emen.

Lutxi - Ez unan bidali bear. Ona den bera! Au ernegazioa!

Xatur - Ikaratu egin bait-naun. Ainbeste antzi, naigabe ta arnas-estu atera ditun! Ez diñat iñor ikusi iltzen, bañan baezpada medikuari deitzea erabaki diñagu Erroxali'k eta biok. Eta lenago ire izebari.

Lutxi - Ez unan orrenbesteraño. Eta ez orrelakorik aitatu izebari, bestela komentura eraman naiko natxion.

Xatur - Sendatzen ba aiz! or konpon! Ni ez natxion eramango. Neska mutilzaletzat jotzen bait-nau...

Lutxi - Izan ere, lantegira joan ez naizela ogei egun badala jakin dezanean. Ez, ez! aste bete esan bearko zionat.

Xatur - Ori antolako diñagu, Erroxali'k ez ba din mingaiña geiegi erabilli.

Lutxi - Okerrena, ez daukadala batere gogorik lantegira berriz joateko. Andre Maixtra orrekin aspertuta natxion. Ikasi bear nuana, ikasi ninan noski. Sendatzean, naigo diñat errira edo Donosti'ra itzuli ta berriz nere kontura lanean asi.

Xatur - Neska! Ori den errimiña! Aguro aspertu aiz emen. Orrek esan nai din ire biotzak sustraiak an utzi dizkiñala.

Lutxi - I ere ez aiz, bada, ijito-kasta, alajañetan!

Xatur - Indarrak etortzen ari zaizkin orratiokan! Bejoandinala! Zer ote, esne bataiatuaren ordez txuletak jaten asten aizanean?